XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

Illegorri.- (Xolatik irten) Ago ixilik sorgin zikiña! Oa emendik urrun dantzan egitera! (Iakes atzematen du).

Zer duk? Nor duk or, lurrean?.

Zer da gaur emen? Debrua dantzan ibilki?.

Nor il duk, erro alua? Nor il duk?....

Iakes.- Munduan bizi zen saltzaillerik ustelena.

Ioan irirat orain, eta erran: etortzeko.

Iakes preso artzerat.

Illegorri.- Joan ado emendik.

Urrun adi.

Gorde adi.

Ez diat ire beharrik.

Iakes.- Ez naiz ni nere burua gordetzen ibiltzeko sortua.

Egin beharrak, egin.

Ta ordeindu beharrak, ordain.

Illegorri.- (Makurtu ta artzen du A. Xabier besoetan) Bizi duk! Bizi duk oiño! (Ematen du jarririk, arri baten gainean).

Zer pentsa duk ik, erroa, holakorik egiteko?.

Iakes.- Pentsatu ez.

Ikusi egin dut.

Xola barnean zegozen biok.

Eta nik entzun.

Illegorri.- Entzun? Zer entzun? Apeza entzun, haurra kofesatzen?.

Iakes.- Kofesatzen! (Lotzen da irri-zaflaka).

Illegorri.- Kofesatzen bai, kofesatzen!.

Iakes.- Gezurra! Hauek ez dire kofesatzeko tenoreak.

Illegorri.- Ez dakit, neskatxa mendian erori ta zauritua uela?.

Iakes.- Gezurra!.

Illegorri.- Gezurra?.

Iakes.- Gezurra bai, gezurra!.

Gezurretan bizi ta aseak zuek: artzain zahar eta fraide.

Ez nian, munduan, besterik.

Ontasun bat.

Ortxet.

Xola horren barnean.

Eta hunek ebatsi.

Hunek.

Nere lagun oberenak.

Eskolan eta, pillotan eta, elgarrekin ibilliak (Lotzen da negarrez).

Illegorri.- Adi zak, ume basa.

Gizon ba aiz, jaiki adi.

Joan adi xolaraino.

Ideki zak atea pulliki.

Eta sar.

Beha zak aurra ongi.

Lo izanen duk, nik uste.

Kopeta ez ba du beltzitua ta ezpainak odolez gorrituak, gezurra erran diat.

Ator orduan: Emen izanen nauk.

Bainan nik erranak ba dituk egi, ator orduan ere.

Ta eman adi hemen belauniko, ire lagunaren ondoan.